AMAIUR

Gure herria

Otsondoko gainetik hurbil, Amaiur da Baztango hondar herria, Iruñetik Baionako bidean.

Udalerri beregaina izan zen, 1969an Baztan Ibarreko Udalean sartu arte.

Herrira sartzean, eliza aurkituko dugu lehendabizi. Erdi Aroan eraiki bazen ere, gaztelua suntsitzetik ateratako harriekin egin zen eraldaketa nagusia.

Eliza ingurua iraganik, karrikan goiti abiatuko gara eta arku famatuak eginen digu ongietorria.

Amaiur karrika nagusi bakar eta luzeko herria da; hara ematen dute herriko ia etxe gehienek.

Aipatzekoak dira Borda eta Arretxea jauregiak, XVII. mendeko eraikin dotoreak.

Herriko bestak abuztuaren 15ean egiten dira, eta izen handikoak dira urteroko artzain txakur lehiaketa, eta “Baztan zopak” eta zikiro jateak.

1922. urtean eraiki zen Amaiurko monumentua, denboraz gaztelua zegoen toki berean.

Izan ere, 1522. urtean Gaztelarekin elkartu nahi ez zuten Nafarroako erresumako azken defendatzaileak gogor aritu ziren borrokan hemen.

Gotorleku hartan, bertzeak bertze, Migel Jatsukoa zegoen, Frantzisko Xabierkoaren anaia.

Arrow
Arrow
Shadow
ArrowArrow
Slider

Lo egiteko tokiak

Non jan eta edan

Itxi liburak

Eitb

Amaiurko gazteluaren historia: Jon Maia

Gaizka Aranguren kazetariak gidatutako saio honek Euskal Herriko historia jorratuko du, baina estilo erabat berritzaile batean, gure herriko aurpegi ezagunenetako batzuek lagunduta.

Webgune hau erabiltzen segitzen baduzu, cookien erabilera onartzen ari zara. Informazio gehiago.

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar