
ATERPETXE TURISTIKOA ETA SANTIAGOKO BIDEKOA
Harrera: 48 plaza
2. Kategoria / Errejistro Zbkia: UAB00127
Amaiurko Herriko Etxea izandako sabaian eta erdiko solairuan kokatua, Baztango eraikin tradizionala.
ZERBITZUAK
- Logelak: 48 plaza 6 logeletan banatuak, 8 plaza gela bakoitzean, literetan.
- Komunak: 2 komuna, 6 dutxa eta 4 WCkin.
- Jangela-egongela, 55 lagunen harrera.
- Sukalde librea (ordainez) eta egongela.
- Maindireak eta eskuoihalak alokatzeko aukera.
- Bizikletak gordetzeko tokia (aurretik abisatu).
- Animaliak: EZ (ikusmen murritzeko pertsonen laguntza izan ezik, abisatuta).
- WiFia dohainik.
- Hizkuntzak: euskara, gaztelania eta frantsesa (oinarrizkoa).
TARIFAK 2026-2027
| Arrunta – Loa literan (1) | 25 € |
| Erromesa (sukalde librea, barne) | 25 € |
| Logela osoa (8 lagun) | 160 € |
| Logela osoa (6 lagun arte) | 130 € |
| Gosaria (enkarguz) (2) | 7 € |
| Maindireak (oihalezkoak) | 4 € |
| Eskuoihala | 3 € |
| Sukalde librea / pertsona-gaueko (3) | 4 € |
| Afariak (taldeak edo udan): kontsultatu (4) | |
| Beste tarifak (taldeak, aterpetxe osoa alokatzeko aukera): kontsultatu. | |
OHARRAK
(1) Loa literan: Arautegiaren arabera, koltxoia estalkiarekin, burukoa fundakin eta manta, barne.
(2) Gosaria: Goizeko 10ak arte eta aurretik erreserbatua, autozerbitzuan edo zerbitzatua. Kafea, infusioa, esnea eta txokolatea; gailetak, ogi xigorra, bolleria, mantekilla, mermelada, yogurra, fruta eta zukua.
(3) Sukalde librea: Erromesen kasuan, prezioaren barne; gainerako klienteek aurretik erreserbatu behar dute, ordainez. Erabilpena klienteen artean antolatu eta haien ardura izanen da tresnak garbitzea eta txukun uztea.
(4) Afaria (menua): aterpetxeko taldeei eta udan banakakoei eskeiniko zaie, aurretik eskatuta (kontsultatu).
ERRESERBAK / BALDINTZAK
ERRESERBA EGUN BEREKO 12:00AK BAINO LEHEN EGIN BEHAR DA
(online www.amaiur.eus/amaiurkoaterpea,
@-posta: aterpea@amaiur.eus
edo tfnoa-washapa: 604 99 23 83, 10h-12h). Erreserban beste zerbitzuak (gosaria, maindireak…) eskatu behar dira, ordainketa aurretik eginez (online, transferentzia edo bizum).
HARRERA: Harrera presentziala 10h-14h bitartean (uztailean eta abuztuan 19etan ere). Ordutegi honetatik kanpo, sarrera txartela eta kodigo bidez. Sarrera 14,00etatik aurrera. Gaueko sarreretan klienteen atsedena errespetatu behar da.
Taldeak / Jarduerak: Aterpetxearen erabilera eta gozamena bizilagunen bizikidetza eta atseden eskubidearekin bateragarria egiteko asmoz, aterpetxeko bezero edo taldeentzako jarduerak antolatzen badira, 8:30etatik 22:00etara garatu beharko dira, herrian indarrean egon daitezken ordenantzak errespetatuz. Ordutegi horretatik kanpo, aterpetxeko erabiltzaileek bizilagunen atsedena errespetatu behar dute.
Aterpetxe atzealdeko gunea: Aterpetxeko klienteek eraikinaren atzealdeko gune estalia erabili ahal izanen dute terraza modura, bizilagunen lehentasuna errespetatuz.
ESKOLETARAKO EGITARAUA 2026-27 / UDALEKUAK
“NATURA & ABENTURA” EGITARAUA: Eskola taldeei zuzendua, ORBELA Jarduera Turistikoko enpresak (UETA 0021) antolatua herriko hainbat profesionalekin elkar lanean: Amaiurko Gaztelua eta Arkeolojia Zentroa, Ordoki Zalditegia, Amaiurko Errota eta Mugarki Kirolgunea.
“EUSKARAZ BLAI” UDALEKUAK: Amaiurko herria eta inguruak gazteen aisialdirako eta euskal kulturan murgiltzeko gune ezin hobeak dira, lasaiak eta ederrak. Hezitzaile profesionalak. Arantzako ATERPEkin batera antolatua.




















