ATERPETXE TURISTIKOA ETA SANTIAGOKO BIDEKOA

48 plaza

2. Kategoria / Errejistro Zbkia: UAB00127
Aterpetxea Amaiurko Herriko Etxea izandakoan kokatzen da, Baztango eraikin tradizionala, etxeko sabaian eta erdiko solairuan.

ZERBITZUAK

  • 48 plaza 6 logeletan banatuak, 8 plaza gela bakoitzean, literetan.
  • 2 komuna, 6 dutxa eta 4 WCkin.
  • Sukalde-egongela bat. Sukaldatzeko aukera (ordainez).
  • Maindireak eta eskuohialak alokatzeko aukera.
  • Bizikletak gordetzeko tokia.
  • Animaliak: EZ (ikusmen murritzeko pertsonen laguntza izan ezik).
  • WiFia dohainik.
  • Hizkuntzak: euskara, gaztelania eta frantsesa (oinarrizkoa).

PREZIOAK

Tarifa arrunta / Lo egitea literan 22 €
Erromesa (sukalderako eskubidea, barne) 22 €
Logela osoa (8 lagun) 150 €
Gosaria (enkarguz): 6 € (1)
Maindireak 3 €
Eskuohialak 2 €
Sukaldea erabiltzea / Pertsoneko 3 € (2)
Kontsultatu beste prezioak, taldeak edo aterpetxe osoa alokatzea.

OHARRAK

(1) Gosaria: goizeko 10ak arte, aldez aurretik erreserbatua. Kafea-Infusioa, txokolatea, gailetak, ogia edo magdalenak, mantekilla-mermelada eta yogurra. Aterpetxeko jantokian zerbitzatuko da, modu indibidualizatuan.

(2) Sukalde librea: Erromesen kasuan, prezioaren barne dago (normatibak aginduta). Gainerako erabiltzaileek (aterpetxe turistikoa) aurretik erreserbatu behar dute. Erabilpena zerbitzu hori erreserbatu dutenen artean antolatu eta beraien ardura izango da sukaldeko tresnak garbitzea eta bere lekuan uztea.

ERRESERBARAKO BALDINTZAK

ERRESERBA EGIN BEHAR DA, EGUN BEREKO 12:00AK BAINO LEHEN (E-posta: aterpea@amaiur.eus / Tfnoa-Washapa: 604 99 23 83, 10h-12h). Erreserban gosaria eta beste zerbitzuak (maindireak, eskuohialak…) eskatu behar dira, ordainketa aurretik eginez (transferentzia edo bizum bidez).

HARRERA: Harrera presentziala 10:00etatik 14:00etara (uztailean eta abuztuan 17:00ak arte). Ordutegi honetatik kanpo, harrera automatikoa da, txartela eta kodigo bidez (zure logelaren eta instalazioaren berri emanen zaizu). Halaxe, klienteen atsedena errespetatzeko, lehenbiziko eguneko sarrera gaueko 22h baino lehen egin behar da.

Taldeak / Jarduerak: Aterpetxearen erabilera eta gozamena barrideen / bizilagunen bizikidetza eta atseden eskubidearekin bateragarria egiteko asmoz, aterpetxeko bezero edo taldeentzako jarduerak  antolatzen badira, jarduera horiek 8:30etatik 22:00etara garatu beharko dira, herrian indarrean egon daitezken ordenantzak errespetatuz. Ordutegi horretatik kanpo, aterpetxeko erabiltzaileek barrideen / bizilagunen atsedena errespetatu behar dute.

Atzealdeko espazioa-terraza: Aterpetxeko erabiltzaileek aterpetxeko eraikinaren atzealdeko espazio estalia erabili ahal izanen dute terraza modura, barrideen/bizilagunen lehentasuna errespetatuz.

Argazkiak